Tailerrak

Nola funtzionatzen duten tailerrak?

Astero, taldeek problemak lantzen dituzte. Asteazkeneko tailerrak jardunaldia prestatzeko balio du eta larunbateko lehiaketak ikasitakoa probatzeko.

Latxu, Ligako maskota, asteazkeneko tailerretan
Astetik astera

Jardunaldi bakoitzeko tailerra

Asteazkenetan

Asteko tailerra asteazkenetan egiten da eta hurrengo lehiaketaren gaian zentratzen da. Praktikatzeko, zalantzak argitzeko eta edukiak sakontzeko tartea da.

Larunbaterako prestatu

Tailerra larunbateko lehiaketara prestaturik iristeko pentsatuta dago: taldeek elkarrekin lan egiten dute ligako gainerakoen aurka neurtu aurretik.

Materialak

Materialak eta lan-modua

Tailerrekin batera, jardunaldiak prestatzeko laguntza-materialak eskaintzen dira. Parte-hartzaile guztiek erabil ditzakete, talde oso bat osatu ez arren.

Zuzenean eta grabatuta

Tailerrak zuzenean ematen dira eta grabatuta geratzen dira, eta, horrela, joan ezin diren parte-hartzaileek edozein unetan ikusi ahal izango dituzte.

Apunteak

Tailer bakoitzeko materialak

Tailer bakoitzaren apunteak deskargatzeko prest daude. Apunteak hemen agertuko dira prest dauden momentuan:

Parte hartu

Asteazkeneko tailerrean zain izango zaituzte

Bildu zure taldea eta parte hartu Ligaren lehen edizioan 2026ko azaroaren 2a baino lehen.